miércoles, 24 de noviembre de 2021

Muskizko Udalak fruta-arbolak erosteko dirulaguntzak emango ditu

Ingurumen Sailak sustatutako ekintza honen bidez, muskiztarrek hainbat ale erosi ahal izango dituzte prezio lehiakorretan.

Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak, aurreko urteetan bezala, udalerrian erroldatutako pertsonen eskura jarriko du hainbat fruta arbola mota prezio lehiakorretan erosteko aukera. Sagarrondoak, udareondoak, zitrikoak, mertxikondoak eta intxaurrondoak dira muskiztarrek behar eta gustu guztietara egokitzen den katalogo zabalean eskuratu ahal izango dituzten barietateetako batzuk. Eskaera egiteko modua errazteko eta auzokide guztiei salgai dauden barietateen berri emateko, liburuxka bat argitaratu da eta aste honetan postontzietatik banatuko da.

Eskaera egiteko albaran gisa balio duen liburuxkan, salgai dauden fruta arbola gehienen uzta jasotzeko epea ere adierazten da. Muskizko Udalak eskura jarriko dituen aleen prezioak 3 eurotik (madariondoak, sagarrondoak…) 15 eurora artekoak dira (zitrikoak edo ahuakateondoak ).Eskuragarri ipinitako barietateak jaso nahi dituztenek eskaera orria behar bezala beteta, eta erosketaren zenbateko zehatza aurkeztu beharko dute, baita NANa ere, udalerrian bizi direla egiaztatzeko. Eskabidea Kultur Etxeko beheko solairuan aurkeztu beharko da, abenduaren 13, 14, 16 eta 17an (azken eguna), 10: 00etatik 12: 00etara eta 18: 00etatik 20: 00etara. Fruta arbolak jasotzeko eguna eta ordua urtarrilaren 22an izango da, 09: 00etatik 12: 00etara, Muskizko Donibane Berria pilotalekuan.

Liburxka, hemen.


Lortu zure fruta-arbolak!

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes