viernes, 12 de noviembre de 2021

Muskizek badu jada Laguntza Teknikoen Bankua

Muskizko Udalak laguntza teknikoa mailegatzeko zerbitzu solidarioa abian jarri du mendekotasun-egoeran dauden, mugikortasun-zailtasunak dituzten eta zaintza-lanak egiten dituzten udalerriko edozein herritarrentzat. Laguntza teknikoak eguneroko zereginetan edo zaintza-zereginetan asko laguntzen duten artikuluak dira.


Udalaren Laguntza Teknikoen Bankuak (LTB) zerbitzu integrala eskaintzen du. Lehendabizi bisita egiten da etxera edo terapeuta okupazionalarekin elkarrizketa bat izaten da, behar diren produktuak zehazteko eta erabiltzaileari erabilera onari buruzko informazioa emateko. Ondoren, etxeko instalazioa egin edo produktuak emango dira, eta, azkenean, beharrezko mantentze-lanak egingo dira. Gehiago behar ez direnean kendu egingo dira. Interesgarria da edozein familiarentzat, baina bereziki pentsatuta daude sektore ahulenentzat eta beren egoera ekonomiko eta sozialagatik produktu horiek eskuratzea zaila duten pertsonentzat. Artikulu horietako batzuk ohe artikulatuak, garabiak, gurpil-aulkiak eta abar izan daitezke.

Artikulu baten maileguan interesa duten udalerriko pertsona guztiek Udalaren Gizarte Ekintza Sailaren bidez eskatu beharko dute. Gainera, zerbitzu honen bitartez ere, edozein pertsonak erabiltzen ez duen laguntza teknikorik badu etxean, dohaintza egin dezake. Horretarako, bat@fundacionabueloactual.org helbide elektronikora idatzi edo 944409116 telefono-zenbakira deitu beharko da.

Muskizko Udalaren logoa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes