lunes, 8 de noviembre de 2021

Memoriaren Eguna, Galdamesen

Urtero legez, Galdameseko Udalak Memoriaren Eguna ospatuko du asteazkenean, azaroak 10.

Gudako biktimak gogora ekartzeko asmoz, Galdameseko Udalak 18:45ean kontzentrazioa egingo du udaletxeko ataripean. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, Aranzadi Zientzia Elkarteko Memoria Historikoaren koordinatzailea den Javier Buces Cabellorok “Franquismo sólo hubo uno. Oposición, represión y graves violaciones de derechos humanos en Hego Euskal Herria entre 1960 y 1975” hitzaldia eskainiko du, udal‐pilotalekuan.

Buces, Geografia eta Historian lizentziatua da eta bere lana Garai Modernoko gai sozial eta kulturaletan oinarritzen du. Gerra zibila, gerraostea edo errepresio garaian giza‐eskubideen urraketekin lotutako ikerketa‐lanak egin ditu eta hainbat liburu argitaratu ditu.
Jarduera hau, “Mujer tenías que ser. Historias de vida de mujeres en el Galdames de la guerra y la posguerra” izenburuarekin, Gabonetan argitaratuko den Memoria historikoko liburu berriari gehituko zaio. Herriko lekukotzak eta historia jasotzeko Galdameseko Udalaren bosgarren argitalpena izango da.

Memoriaren Egunaren programa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes