Enkarterrialde landa garapenerako elkarteak nekazaritzako elikagaien berrikuntzari eta bioekonomiari buruzko online ikastaroa martxan jarri du, Enkarterrialde Open Lab proiektuaren bitartez. Dot Coop‐ek kudeatzen du prestakuntza‐pilula gisa aurkeztu den plataforma hau, zeinek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren babesa du, lehiakortasuna sustatzeko 2021eko laguntzen bitartez.
Enkarterrialde Open Lab proiektuak hiru urte baino gehiago daramatza nekazaritzako elikagaien eta bioekonomiaren sektorean ekintza berritzaileak antolatzen, eta hainbat prestakuntza‐ekintza eta jardunaldi egin izan ditu nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren berrikuntzaren inguruan. Oraingo honetan, hogeita bi orduko online ikastaroa egingo da. Ikastaroa bost modulutan banatuta egongo da, eta ikusentzunezko materialak eskainiko dira, baita berrikuntza‐arloaren gaineko ezagutzak bultzatzeko tresna sorta ere. Ikastaroa doakoa eta asinkronoa izango da, eta aprobetxamendu‐ziurtagiria banatuko da. Ziurtagiria Enkarterrialde Open Lab‐en webgunean izango da eskuragarri.
Bioekonomiaren eta nekazaritzako elikagaien berrikuntzaren arloan kezka eta sentsibilitatea duten pertsona guztiei zuzenduta dago, baldin eta ekonomia eredu berriei, teknologia berriei edo ekonomia zirkularrari buruzko ezagutzak bereganatu nahi badituzte.
Plataforma honen bitartez, Enkarterrialde Open Lab ekimenean 2019tik sortu diren edukien balioa azpimarratu nahi da era sistematizatuan, bioekonomiaren arloan berrikuntza sustatzeko. Bestalde, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren arloan oinarritutako bioekonomiaren inguruko oinarrizko ezagutzak eskaini nahi dira, eta Enkarterrin lehiakortasuna hobetzeko ekimen berritzaileak sor daitezen lagundu.
Autoebaluazioa egingo da modulu bakoitza bukatutakoan, eta Enkarterrialde eta Dot Coop elkarteek igorritako ziurtagiria banatuko zaie partehartzaileei, baldin eta ikastaroa osatzen duten bideoen % 30a gutxienez ikusi badituzte, 1etik 4ra bitarteko moduluetan % 70etik gorako balorazioa lortu badute eta 5. moduluko ekintzei buruzko iruzkina bidali badute.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko, esteka honetan eman beharko da izena:
https://openlab.enkarterrialde.eus/eu/
Online ikastaroa: nekazaritzako elikagaien berrikuntza eta bioekonomia. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.