viernes, 8 de octubre de 2021

Muskizek merkataritza-bonua atera du herrian kontsumitzera animatzeko xedez

Muskizko Udalak, FORLAN Tokiko Garapen Agentziaren eta herriko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearen laguntzaz, martxan jarri du Merkataritza Bonua kanpaina. “Muskizko saltokietan erosteak abantailak ditu” leloaz, azaroaren 1etik abenduaren 15era izango da.

Kanpainaren helburua, deskontu‑bonuen bidez, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreetan erosketak sustatzea da. Aurreko urteetan bezala, merkataritza-bonuak eskuratzen dituzten pertsonek % 50eko aurrezkia izango dute erosketak egitean, hau da, kontsumitzaileak 10 euro gastatu eta 20 euro balio duen zerbait erosi ahal izango du.

Kanpainara atxiki nahi diren Muskizko saltokiek FORLANera dokumentazio guztiarekin hurbildu beharko dira eta bertako webgunean eskuragarri dagoen eskabidea aurkeztu. Horretarako azken eguna urriaren 15a izango da, 14:00etara arte.

Ondoren bonuak banatuko dira. Atxikitako establezimendu bakoitzak 100 jasoko ditu, eta, oraingoan, FORLANen bulegoan hartu beharko dira. Gainera, NAN bakoitzeko 10 bonu jaso ahalko dira gehienez, erosketa bakoitzeko bonu bakarra erabili ahal izango da eta saltoki bakoitzeko 4 bonu.

Kanpainaren kartela


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes