Muskizko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarean parte hartuko du. Sarearen helburua da berdintasunaren arloko hausnarketa, ikaskuntza, elkarrizketa eta koordinaziorako gune komun bat eskaintzea.
Lurralde-sare honek toki-mailako berdintasun politiketan eragina izan, horiek bultzatu, eta udaletako berdintasun-sailen rola indartu nahi du, baita, hala dagokionean, emakumeen eta gizonen berdintasunean eskumenak dituzten udalaz gaindiko erakundeena, betiere Bizkaiko aniztasuna kontuan hartuta. Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako organoak sarearen funtzioak ondo betetzen direla bermatuko du, eta aurretiaz ezarritako konpromisoak betetzen dituzten udalerriak bakarrik izango dira parte.
Honela, Muskizek genero-berdintasuna sustatzeko bidean aurrera jarraituko du, aurretiaz egindako lana finkatuz eta gizartea eraldatzeko beharrezkoak diren aldaketen aldeko apustu sendoa eginez.
Muskizko udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.