Muskizko Udaleko Kultura Sailak Musika eta Umore Denboraldiaren beste edizio bat abian jarri du. Missouriko Unibertsitateko abesbatza, Yllana konpainiaren GAG Movie emanaldia, Elvis Presleyren omenezko kontzertua eta “Losers” lana izango dira ikusgai Meatzari Aretoan.
Emanaldiak urriaren 30ean, eta azaroaren 6an, 13an eta 20an izango dira, larunbatak. Horietako bakoitzerako sarreren prezioa 6 eta 15 euro bitartekoa izango da, eta emanaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Aurreko urteetan bezala, lau emanaldiez gozatzeko 30 euroko bonua aterako du Udalak. Bonuak Kultura Etxean edo Meatzariko leihatilan eskuratu daitezke.
Urriaren 30ean, 19:00etan, Musika eta Umore Denboraldia hasiko da Missouriko Unibertsitateko abesbatzarekin. Barreak hilaren 6an hasiko dira, Yllana konpainiaren GAG Movie lanarekin; eta 13an, Meatzari Aretoa rockez beteko da Noa Elvis taldeak eskainiko duen Elvis Presleyren omenezko kontzertuarekin. Azaroaren 20an, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiaren Losers lanarekin amaituko da denboraldia.
Musika eta Umore Denboraldia ezarritako segurtasunneurri guztiak betez egingo da. Emanaldietarako sarrerak Meatzari Aretoan bertan edo honako esteka honetan erosi daitezke: https://meatzariaretoa.sacatuentrada.es/eu
Musika eta Umore Denboraldiaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.