Muskizko Itsaslur Bide Berdea urtero gero eta bisitari gehiago jasotzen ari da, izan ere, abuztuan WiFia irekita zuten 26.000 mugikor baino gehiago zenbatu ziren pasealekuko Kobaroneko puntuan.
Itsaslur balio historiko handiko ibilbide ikusgarria da, eta uda honetan (ekainean, uztailean eta abuztuan), pertsona askok paseatu dute bertatik. Datuen arabera, ekainean WiFia irekita duten mugikorrekin Pobeñako puntutik igaro ziren pertsonak 10.457 izan dira, 14.379 uztailean eta 18.311 abuztuan. Kobaroneko puntuan zifrak are handiagoak dira: 14.320 ekainean, 18.582 uztailean, eta, azkenik, zifrarik altuena abuztukoa da, 26.414 gailurekin. Horrez gainera, ekainaren 15etik irailaren 10era Itsaslur Bide Berdeko ibilbidearen mapa birtuala 139.000 pertsonek ikusi dute.
Itsaslur Bizkaiko mendebaldeko kostaldeko itsaslabarren gainean dago eta ikuspegi zabala du Kantauri itsasora. Bertan bisitariak inguruko faunaz eta floraz gozatzen du, baita burdinazko meatze-ustiategi zaharrez ere. Horregatik gero eta bisitari gehiago ditu.
![]() |
Itsaslur pasealekua |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.