miércoles, 20 de octubre de 2021

Martxan da Antonio de Trueba Ipuin-lehiaketa

Zortzigarren urtez, Galdameseko Gurguxa Kultura Elkarteak eta Sopuertako Alén Elkarteak, Galdameseko eta Sopuertako Udalen laguntzaz, martxan jarri dute Antonio de Trueba ipuin lehiaketa.

Aurreko edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira: gaztelaniazko ipuinak, euskarazko ipuinak eta aurkeztutako ipuin onenari sari berezia. Ipuinak Enkarterrin girotuta egon behar dira, eta gurguxa@hotmail.com posta elektronikora bidali behar dira, egilearen datu pertsonalekin batera, abenduaren 3a baino lehen. Epaimahaia Galdameseko Gurguxa eta Sopuertako Alén kultura‐elkarteetako kideek osatuko dute.

Euskarazko eta gaztelaniazko ipuin onenentzat 250 euroko saria egongo da, eta 150 euro aurkeztutako liburu onenarentzat. Abenduaren 24an banatuko dira sariak, 13:30ean, Ogi Egunean.

Saritutako ipuinak eta parte hartzen duten beste ipuin batzuk liburuki batean argitaratuko dira, 2022. urteko lehenengo seihilekoan.


Oinarriak hemen.


Ipuin lehiaketaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes