Muskizko Udalak 2022 ekitaldirako aurrekontuen lanketa abian jarri du, eta prozesu parte-hartzailearen bidez, datorren urtera begira herritarrek dituzten kezka eta proposamenak bilduko ditu, irailaren 27tik urriaren 14ra bitartean.
Aurten prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan, proposamenak jasoko dira eta ondoren balorazio teknikoa egingo da, eta bigarrenean, lehenengo fasea gainditzen duten proposamenen artean lehentasunak ezartzeko aukera izango da.
Prozesu parte-hartzaile honetaz informatzeko, herriko etxebizitzetako postontzietan eskuorri bat sartuko da eta udalwebgunean ere informazio guztia eskuragarri egongo da. Gainera, irailaren 28an, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, pertsona bat herriko auzoetatik pasatuko da prozesuaren berri emanez, partehartzea errazteko.
Proposamenak Udalari helarazteko eskuorrian agertuko den inprimakia bete eta aurrez aurreko arretako udalbulegoetan entregatu edo udalerriko hainbat gunetan dauden postontzietan utzi daiteke. Beste aukera bat da proposamenak helbide elektroniko honetara bidaltzea: muskizirekia@muskiz.com. Udalwebgunean inprimaki digitala eskuragarri egongo da ere, baita QR kodearen bidez.
Udalzerbitzu teknikoek proposamenen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertuko dute, beharrezko baldintza guztiak betetzen dituzten proposamenak proiektu bihurtuko dituzte eta Udalak aukeratutako proiektuen behin betiko zerrenda ezagutaraziko du.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.