miércoles, 15 de septiembre de 2021

Muñatones Gaztelua, Erdi Aroko modaren erakusleiho

Datorren igande honetan, irailak 19, eguerdiko 12:00etan, Muñatones Gaztelua Erdi Aroko modaren erakusleiho bihurtuko da.

Muñatones Gaztelua emakumezkoen modak XI. mendetik XV. mendera izan zuen bilakaeraren agertokia izango da. Ainhoa Gomez Otsolur elkarteko kideak sortutako birsortze historiko estetiko, koloretsu eta dokumentatua izango da.

Birsortze historiko estetiko, koloretsu eta dokumentatu hau Ainhoa Gómezek, Otsolur elkarteko kideak, zuzenduko du. Ordu bat baino gehiagoko pase esklusibo honetan, emakumezkoen eliteek beren alderdirik sozialenean bereizten zituzten jantzi, oihal, buruko jantzi eta bestelako osagarrien esanahia erakutsi eta azalduko ditu.

Ekintza honetaz gozatzeko izena eman behar da 629271516 telefonoan edo elpobal@bizkaia.eus emailaren bidez. Sarrera 3,5 euroko prezioa izango du eta umeentzako doakoa da.


Erdi Aroko moda, Muñatonesen.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes