viernes, 17 de septiembre de 2021

Kilkerra udal-ludotekan izena emateko epea zabalik

Kilkerra udal-ludotekan izena emateko epea zabalik dago, irailaren 29ra arte. 3-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta interesdunak ludotekara edo Gaztegunera joan beharko apuntatzera, 10:00etatik 14:00etara edo 17:00etatik 21:00etara.

Datorren urriaren 4an irekiko da, eta nahiz eta ordutegia 17:00etatik 19:15era arte izan, haurrak 18:30etik aurrera jaso ahal izango dira. Muskizen erroldatuta dauden umeek astean egun bat joaten badira 40,60 euro ordaindu beharko dira, bi egun joatekotan prezioa 61 eurokoa izango da. Familia ugarien edo oinarrizko errenta jasotzen dutenen kasuan, prezioa 20,30 eurokoa izango da egun baterako, eta 30,50 eurokoa bi egunetarako. Udalerrian erroldatuta ez dauden haurrek ludotekara joateko aukera dute, plaza librerik egotekotan, beti ere kontutan izanda erroldatutakoek lehentasuna daukatela. Prezioa, kasu honetan, 61 edo 80 eurokoa izango da, egun kopuruaren arabera.

Ludotekan gehienez 24 haurrek eman ahal izango dute izena egun bakoitzeko, eta haur horiek bi taldetan banatuko dira; talde bakoitzak gehienez 12 ume izango ditu. Izena emateko orrian adingabea ludotekan apuntatu nahi den lehentasunezko eguna adierazi beharko da. Eguneko talde bakoitzaren kapazitatea gainditzen bada, zozketa bat egingo da ikasturtean zehar plazak esleitzeko.


Informazio gehiago eta izena emateko orria, hemen.

Kilkerra ludoteka. Argazkia: Muskizko udala.




 


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes