miércoles, 29 de septiembre de 2021

Galdamesek bisita gidatuak antolatuko ditu bere bide-sarea ezagutarazteko

Galdameseko Udalak bi bisita gidatu antolatuko ditu asteburu honetan herriko zubi historikoetatik, bertako bide‐sarearen zati bat ezagutarazteko.

“Zubiak eraikitzen” izeneko bisitaldi gidatu hauek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barne kokatzen dira. Aurten ekimenaren gaia “Ondare irisgarria eta inklusiboa” da.

Carlos Glaria historialariak, Galdameseko udalerriaren etnografia eta ezaugarriak ondoen ezagutzen dituen pertsonetako bat, denboran zehar auzo eta herrien arteko komunikazioa ahalbidetu duten zubien historia ezagutzera emango du, urriaren 2an eta 3an, antolatuko diren bisitaldi gidatu hauetan.

Bisitak goizeko 10:00etan hasiko dira San Pedro plazan, udaletxearen aurrean. Gaztelaniaz egingo dira eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da. Eguerdiko 14:00ak inguruan amaitzea aurreikusten da.

Plazak mugatuak dira, pandemia dela eta hartu beharreko segurtasun‐neurriak mantendu ahal izateko. Izena emateko, beharrezkoa da 946104930 telefono‐zenbakira deitzea edo mezu elektroniko bat bidaltzea helbide honetara: kultura@galdames.eus.


Bisitaldietan zehar sakonki ezagutuko den zubietako bat.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes