Muskizen izango dira asteburu honetan Txakur Erakusketaren Lehiaketa Estatalaren 56. edizioa eta Nazioarteko Lehiaketaren 55. edizioa, eta 1.200 bat txakurrek parte hartuko dute. Aurten, pandemiaren ondorioz eta jende‑pilaketak ekiditeko asmoz, finalak Youtuberen bidez ikusi ahal izango dira, “Arion Pet Food Spain” bidez. Bertan, larunbateko zein igandeko jardunaldiak emango dira 15:00etatik aurrera.
Lehiaketak neurri zorrotzekin egingo dira, egungo neurriak beteko dira, baita Bizkaiko Txakur Elkarteak egindako protokolo berezia ere. Txapelketak larunbat eta igande honetan egingo dira, Donibane pilotalekuan eta inguruan, goizeko 09:00etatik aurrera.
Edizio honetara Europa osoko erakusketariak etorriko dira, baita Estatu osokoak ere. Aipatu behar da, Staffordshire Bull Terrier, edo ezagunagoa den Staffy arrazako txakurren kopurua altua dela, 30 txakur baino gehiago egonez.
Egungo egoera dela eta, aurreko urteekin alderatuta, txakur partehartzaileen kopurua txikiagoa da, baina askotariko arrazak ikusi ahal izango dira.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.