jueves, 29 de julio de 2021

Muskizko Udalak eta udal liburutegiak Luis Mari Ormazabal omendu dute

Muskizko Udalak eta udal liburutegiak Luis Mari Ormazabal omendu dute, udal-artxiboari ondare historiko handia duten liburuen ekarpen desinteresatua egiteagatik. Gainera, tokiko artxiboan plaka bat izango du.

Udalaren eta idazlearen arteko harremana duela hainbat urte sortu zen, 20016an zehazki, eta horri esker, Muskizek eta liburutegiak udal-artxibo handia dute: Euskadiko eta Espainiako historiaren liburuak, eleberriak, poesia edo biografia ugari ere…

2018ko abenduan hasi ziren Luis Mariren eskutik liburutegira liburuz betetako kutxak iristen. Liburu horiekin inbentario- eta katalogatze-lan zehatza egin zen; zekiten gauza bakarra zen “3.000 inguru Gerra Zibileko aleak zirela”. Hain zuzen, guztira 2.789 liburuki agertu ziren, horien artetik 2.159 dagoeneko katalogaturik zeuden (% 77,4) eta 630 oraindik katalogatu gabeko liburukiak eta sareko beste katalogo batzuetatik berreskuratu ezin zirenak ziren (% 22,6).

Lan zehatz horrek Ormazabalen liburuetan balio historiko handiko objektuak agertzea ekarri zuen: ogiaren errazionamendu-liburuxka, El mito de la Cruzada de Franco liburuan aurkitutako Pariseko JOSEPH GIBERT liburutegiko liburuen erosketa-/itzulketa-txartela, edo Mosku, New York, Mexiko eta Habanako zigiluak. Gainera, EAKren pegatinak, ontziratzeko txartelak eta egunkari zatiak ere agertu ziren. Artxibo horietan kontzentrazio-esparru, aerodromo (Muskizen egon zenaren modukoa) "Malecón", gerretako osasun-langile edo itsasontzi-flotekin lotutako lanak ere bazeuden.


Ainara Leiba Muskizko alkatesa eta Juan Mari Ormazabal.




0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes