miércoles, 7 de julio de 2021

Galdamesek pertsona guztiontzako kultura ekitaldiak eskainiko ditu udan

Aurtengo udan Galdamesek zinema aire zabalean eta pertsona guztiontzako kultura ekitaldiak eskainiko ditu.

“Uda Kalean” jarduera programa uztailaren 16tik abuztuaren 6ra izango da. Ostiralero, San Pedro, San Esteban, Montellano eta La Aceña auzoetan zinema aire zabalean eskainiko da, 21:30ean. Gainera, arratsalde osoan zehar, 19:00etatik aurrera, familientzako kultura jarduera bat antolatuko da. Ekimen honekin, udan Galdamesen egongo den eskaintza kulturala handitzeaz gain, udalerriko ostalaritza sustatu nahi da

“Uda Kalean” uztailaren 16an hasiko da San Pedron. 19:00etan euskarazko “txikidisko”-a egongo da, eta, ondoren, 21:30etan, hasiko da zinema aire zabalean, “Sagu eta pagu” filmarekin.

Uztailaren 23an, San Esteban auzoan, 19:00etan, Tor Magoaren ikuskizuna izango da, eta gauean, 21:30etan, “Manual de la buena esposa” filma proiektatuko da, umore handia duen genero berdintasunari buruzko filma.

Uztailaren 30ean “Uda Kalean” Montellanon izango da. Arratsaldeko 19:00etan ETB2ko aurkezlea den Sergio Arrospideren emanaldia izango da. Afaltzeko etenalditxoaren ondoren, ondo pasatzeko filma proiektatuko da: ”Señor, dame paciencia”, Jordi Sánchez protagonista duena.

Azkenik, abuztuaren 6an (ostirala) “Uda Kalean” La Aceña auzoan izango da. 19:00etan Bocabeats Comedia bikotearen emanaldia eskainiko da, haur zein helduen gozamenerako. Ondoren, “Mi amigo Pony” filma emango da, publiko guztiarentzako, animalien zaintza eta tratuaren inguruko garrantzia erakusten duena.

Jarduera guztiak aire zabalean egingo dira; beraz, euria bada bertan behera utziko dira eta udan zehar beste egunen batean egingo dira.


Zinema aire zabalean Galdamesen.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes