Galdameseko Udalak abuztuan doan irekiko du Atxuriaga kirol‐gunea udalerriko auzokideentzat, aire zabalean ohitura osasungarrien praktika sustatzeko eta kirolaz gozatu nahi dutenei aisialdi jarduerak eskaintzeko asmoz.
Datorren hilabetean zehar Galdameseko biztanleek “Atxuriaga Jesus Bilbao” futbol zelaia eta uztailaren bukaeran jarriko diren saskiak doan erabili ahal izango dituzte. Egungo osasun egoera dela eta, komunak eta aldagelak itxita egongo dira.
Azpimarratu beharra dago horretarako ezinbestekoa dela sarrera‐txartela lortzea Udaletxean bertan, 09:00etatik 13:30era, abuztuaren 9ra arte. Aurretiaz txartela duten pertsonek udaletxera joan beharko dute Atxuriaga gunera sartzeko baimena lortzeko; honela, instalazioak zenbat pertsonak erabiliko dituzten ere kontrolatu ahal izango da.
Gainera, uda ostean kirol‐guneko padeleko pista baten birgaitzea onetsiko da, udalerrian kirola sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzeko asmoz.
![]() |
Galdameseko futlbol zelaia. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.