Galdameseko Udalak Amabizkar eta Illeta auzoetarako bidea zolatzeko eta asfaltatzeko 27.141,18 euro bideratuko ditu (BEZik gabe). Lanak Probisa Vías y Obras enpresak egingo ditu.
2021 ekitaldirako Galdameseko aurrekontu orokorrean aurreikusita zegoen jarduketa hau, inbertsio errealen atalean. Aurtengo aurrekontu orokorra 1.242.281,68 eurokoa zen eta 51.522,50 euroko aurrekontua zegoen obra honetarako.
Obra‐kontratu honetaz gain, Udalak 2021rako beste 113.028,01 euro gorde zituen udal‐bideak hobetzeko. Lan horietako batzuk dagoeneko martxan daude, hala nola Larreatik Laisekarako bidea asfaltatzea, Loizaga Dorretik Arcerako bideko arekak edo Larreatik Laisekarantz doan bidea hormigoiztatzeko lanak.
![]() |
Amabizkarrerako bidea. Argazkia: Galdameseko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.