Muskizko Adinekoen Udal Zentroak yogako doako ikastaroa eskainiko du. Donibaneko Plazan egingo da, zelaian, aire zabalean. Jarduera uztailaren 1, 6, 8 eta 13an, eta abuztuaren 17, 19, 24, 26 eta 31n, goizeko 10:00etatik 11:30era, izango da.
Udalerriko 60 urtetik gorako pertsonen zahartze aktiboa indartu eta sustatzeko ekimena da. Yoga jarduera osasuntsua da, egoera fisiko eta mentala hobetzen laguntzen baitu.
Klaseetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, pertsona bakoitzak bere estera eraman beharko du eta jarduera baino ordu bi lehenago gosaltzea gomendatzen da.
![]() |
Adinekoentzako yoga ikastaroak Muskizen. Argazkia: Muskizko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.