miércoles, 23 de junio de 2021

123 umeek hartuko dute parte Muskizko udalekuetan

Muskizko Udalak udalekuetarako izena eman duten ume guztiak onartu ditu, eta guztira 123 izango dira udalerrian hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dutenak.

Udalak 110 izen-emateko muga ezarri bazuen ere, apuntatu diren guztiak onartzeko erabakia hartu da, beraz ez da zozketarik egingo. Udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 16ra egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, herriko Ikastolan. Gainera, hurrengo astelehenean (ekainak 28), Meatzari Aretoan bilera bat egingo da udalekuak aurkezteko eta beharrezko informazio guztia emateko.

Horrez gainera, robotika tailerra bete da, 12 haurrekin, eta hiru surf-ikastaroen 80 plazak ere bete dira. Beraz, ezin izango da ikastaroa beste egun batzuetan errepikatu.

 

Muskizko Udalaren logoa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes