Muskizko Udalak txikientzako hainbat ekintza antolatuko ditu udan zehar, doan eta euskaraz. Ipuin-kontaketako saioak, surf-ikastaroak, ikuskizunak eta antzezlanak dira herritar txikienek gozatzeko egingo diren ekintzetako batzuk.
Herriko umeek, ekainean eta uztailean, surf-ikastaroak egin ahal izango dituzte, Alberto Bargos ipuin-kontalariak zenbait saio eskainiko ditu, “Kantu Kolore” haurrentzako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, “Kotondorrak” txotxongiloen emankizuna izango dute edo “Kuko, Truko y Biolenwaider” ikuskizunarekin pailazoak etorriko dira.
Gainera, askoz jarduera gehiago antolatuko dira, hala nola tailerrak, musika-ikuskizunak edo magoen emanaldiak. Udalak ere, euskara sustatzeko asmoz, Berbalagun programa irailetik abendura bitartean luzatu nahi du.
Jarduerak Meatzari Aretoan egingo dira, pandemia dela eta, indarrean dauden neurri guztiak betez.
![]() |
Muskizko udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.