viernes, 4 de junio de 2021

Muskizek 100.000 euro bideratuko ditu kultura eta kirol jardueretarako

Muskizko Udalak 100.000 euro bideratuko ditu kultura jardueretarako eta kirol programa zein jardueretarako. Dirulaguntzak ekainaren 7tik 11ra bitartean eskatu beharko dira urteko jarduera-programen kasuan, eta azaroaren 30era arte, jarduera puntualak direnean.

Dirulaguntza hauen helburua da abian dagoen ikasturtean garatu eta gauzatutako kulturaren eta kirolaren arloko proiektuek eragindako defizit ekonomikoa arintzea.

Horren harira, Unai Landaburu Kultura eta Kirol zinegotziak hau adierazi du: "Pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera gorabehera, Sailetik ahalegina egin dugu aurrekontuari eusteko eta gure udalerriko kirol zein kultura programa guztiak ordaintzeko laguntzak eskaintzen jarraitzeko”.

Kultura Sailak 66.000 euroko aurrekontua izango du kirol programak eta jarduerak egiteko. 60.000 urteko kirol programak ordaintzeko erabiliko dira, 5.000 estatu-mailako ligetako lehiaketetarako eta 1.000 unean uneko kirol proiektu eta jardueretarako. Azken atal honetan, Sailaren asmoa aurrekontua 1.000 eurotik 16.000 eurora igotzea da. Jarduera puntualak egiteko dirulaguntzaren emakida, beraz, dagokion aurrekontuko partidan behar beste kreditu egotearen mende egongo da.

Kulturaren arloko edo gazteei zuzenduriko programa eta jarduerei dagokienez, berriz, 34.000 euroko aurrekontua dago; horietatik 25.000 urteko programetarako izango dira, eta 9.000 diruz lagundutako erakundeen proiektu eta jarduera puntualetarako. Tokiko Gobernu Batzarrak urteko programen dirulaguntzak onesten dituenean, atal horretan dirurik sobera balego, zenbateko hori automatikoki gehituko da jarduera puntualen zenbatekora; izan ere, dirulaguntza horiek urte osoan zehar eman ahalko dira.


Muskizko udalaren logoa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes