IES MUSKIZ BHI institutuko DBH 4. mailako bost neskek (Izaro Uzal, Izaro Lezama, Izaro Bilao, June Angulo eta June Fernández) “Egin eta Ekin” programaren lehen saria lortu dute DBHko 2. zikloko negozio-planen kategorian. Sortutako proiektua, “Healthy Oceans”, dortoka formako xurgagailu bat da, ozeanoetako zaborra bildu eta ura garbitzen duena.
Xurgagailu honek gainean eguzki-panela du, egunean zehar eguzkiak ematen duen energia xurgatzeko. Gauean, uretan hondoratzen da plastikoak bildu eta uraren kalitatea hobetzeko. Jasotako materialak formaren arabera eta birziklatze-gidaren arabera sailkatzen dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako eta Ortzadar elkarteak garatutako programa honen xedea da ikasleen artean erantzukizunak hartzerako unean ekintzailetza eta enpresa-espiritua sustatzea. Horretarako, hainbat jarduera eta tailer egin dira, eta horietan ikasleek ikasturtean zehar ideia ekintzaile baten bidez negozio-plan bat garatzen dute.
![]() |
IES Muskiz BHI |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.