Enkarterrialde landa‐garapeneko elkarteak, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Artzentales, Galdames eta Sopuertako udalekin batera, Bide Berdearen semaforoa jarri du martxan, ibilbide bat planifikatu baino lehen bertako edukiera zein den jakitea ahalbidetuko duena.
Burdinmendi Bide Berdea APP berrian eta elkartearen webgunean (www.enkarterrialde.eus) instalatu da semaforoa. Honen bitartez, Bide Berdearen gune bakoitzean dagoen jende kopurua ikusi daiteke. Edukiera ezagutzea askoz errazagoa da orain, baina azpimarratu beharra dago datuak gutxi gorabeherakoak direla, erabiltzaileak ibilbidearen 42 kilometroetan zehar mugitu ahala, alda baitaitezke.
Horretarako, Bidearen mapa duen “iframe” bat jarri da, non ibilbideko bederatzi gune nabarmentzen diren, Artzentalesetik Kobaronera (Muskiz). Gune bakoitza berdez, horiz edo gorriz koloreztatuta agertzen da, denbora errealean, momentu horretan duen jende kopuruaren arabera.
![]() |
Edukiera kontrolatzeko semaforoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.