miércoles, 19 de mayo de 2021

Muskizko Udalak udako surf-ikastaroak antolatuko ditu aurten ere

Muskizko Udaleko Euskara Sailak aurten ere antolatuko ditu udako surf-ikastaroak. Jarduera Covid-19aren ondoriozko segurtasun-neurri guztiak betez gauzatuko da, umeen segurtasunari lehentasuna emanez. Udalerrian erroldatutako 8-16 urte bitarteko haurrek bakarrik hartu ahal izango dute parte, eta ezingo da ikastaroa errepikatu, bakarrik izena emateko epea amaitu ondoren plaza librerik balego.

Aurten hiru ikastaro antolatuko dira, uztailean. Lehen ikastaroa ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango da, 16:00etatik 18:00etara (30 plaza); bigarrena uztailaren 5etik 9ra izango da, 18:00etatik 20:00etara (30 plaza); eta azkenekoa uztailaren 12tik 16ra egingo da, 12:30etik 14:30era (20 plaza). . Prezioa 38 eurokoa izango da.


Izena eman nahi dutenek Gaztegunera jo beharko dute, edo 946708037 telefono-zenbakira deitu.

Surf-ikastaroen kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes