Muskizko Udaleko Kultura Sailak Kobaron eta Pobeñako meatzaritza-barrutien historia eta bilakaerari buruzko dibulgazio-argitalpena editatu du. Hasiera-hasieratik ustiapen-garai handienera arte azaltzen da, modu arin eta pedagogikoan. Bi urte daramatza argitalpena lantzen, eta ekainaren 4an jendaurrean aurkeztuko da.
Testuak Ricardo Santamaríak idatzi ditu, Enkarterriko Trueba Zentroko koordinatzaileak, eta ilustrazioak Javier Gandarillasek egin ditu. Lanaren helburua ikerketa izan da, ahaztutako paisaia historikoak berreskuratzeko xedez. Jendearen oroitzapenak bildu dira, Kobaron eta Pobeñako meatzaritza-barrutien funtzionamendua ezagutzeko, eta, aldi berean, bildutako informazio hori guztia agerian jartzeko.
Lan honen bidez ere, jorratu egin da lehen aldiz meatzaritza bere testuinguru historikoan eta eskualdeko testuinguruan, eta Enkarterrin nahiz Bizkaian egiturazko aldaketa handi hori gertatzeko gakoak ere azaldu dira.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.