lunes, 10 de mayo de 2021

Muskizko ondareaz gozatu, musika eta literaturaren bidez

Datorren maiatzaren 18an Museoan Nazioarteko Eguna da, eta El Pobaleko Burdinolak ospatzeko bi jarduera antolatu ditu: errezitaldia Muñatones Gazteluan eta bisita tematikoa El Pobaleko Burdinolan.

Maiatzaren 16an, eguerdiko 12:00etan, Alabazan taldeko kidea den Bego Gómezek, gitarraz, kutsu epikoa duen Erdi Aroko “Bereterretxeren kantoria” istorioa interpretatuko du, Zuberoako lurretan izandako Bando Guden testuingurura eramango gaituena.

Balada Pazko gau batean hasten da, zeinean, Ingalaterrako erregearen aginduz, Mauleko alkatea zen Luis de Beaumontek Bereterretxe noble agaramontarrak Larraun zeukan etxea setiatu zuen. Istorioa garrantzi linguistikoa duten eta Erdi Aroko euskal iragana ezagutzeko iturri dokumentala diren hamabost estrofetan garatzen da.

Poema hau Bego Gómezen bizitzari estuki lotuta dago. Horregatik errezitaldi hunkigarriaz gozatu ahal izango da, aldi berean abestua eta kontatua den bertsio honekin.

Maiatzaren 22an, goizeko 10:00 eta 12:00etan, bisita tematikoak egingo dira El Pobaleko Burdinolan, bertako txokoak eta burdinarekin egiten zen lana ezagutarazteko, Juan Antonio Mogelek 1802an idatzitako “Peru Abarka” eleberriaren bidez, zeinek garai hartako olagizonen eguneroko egitekoaren erretratu fidela egiten du.

Mogelen obra euskal literaturaren historian eleberri gogoangarria eta nabarmena da, hainbat arrazoirengatik, haien artean izenburua bera: Peru Abarca doktoreak, Basarteko Unibertsitatean euskal hizkuntzan katedradunak, edo euskal baserritar bakarti baten eta Maisu Juan kaletar bizargin baten arteko elkarrizketak. Oso deigarria den beste ezaugarri bat da elkarrizketaren erabilera narrazio estrukturatzat. Elkarrizketa atseginak dira, humorez beteak eta beste forma literario batzuekin aberastuak: abestiekin, esaera zaharrekin edo alegiekin.

Doako jarduera hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da erreserba egitea, elpobal@bizkaia.eus emailaren bidez edo 629 27 15 16 telefonoz, plazak mugatuak baitira.


Peru Abarca


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes