Gaur egungo pandemia egoeraren ondorioz, Muskizko Udalak Donibaneko jaiak, zein auzoetako jai guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Momentuz ezin dira jende asko biltzen duten ekitaldi publikoak egin, hala ere, Muskizko Udalak “herritar guztientzako jarduera ludiko eta kultural baimenduak eskaini ahal izateko” lanean jarraituko duela esan du, “betekizun guztiak betez eta parte har dezakeen jende kopurua kontrolatu eta mugatuz”. Egingo diren jarduerak Meatzari Aretoan edota leku irekietan izango dira: haurrentzako udako jarduerak, kontzertuak, zinema...
Muskiztarren ulermena eskertuz, herriko alkatesak, Ainara Leibak, hurrengoa gaineratu du: "martxan jartzeko aukera izan bezain laster ilusio handiz eta energiaz beteta ekingo diogu lanari”.
![]() |
Zuzien jaitsiera, Muskizko Donibane jaietan. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.