Muskizko Udalak herritarren esku jarri du “NASAPP” doako aplikazioa, usainekin lotutako gertakarien berri emateko. Zuzeneko komunikazioko tresna berri honi esker, Udalaren Ingurumen Sailak herritarrek jakinarazitako arazo horiek kudeatu eta esparru horretan hautemandako eragozpenen mapa sortu ahal izango du.
Helburua muskiztarren laguntza izatea da, mugikorretarako aplikazio baten bidez (Androiden eta IOSen eskuragarri) aztarnarien sare hori sortzeko. APP horretan emandako informazioa konfidentziala izango da. Ekimen hau aurrera eramateko, Udalak Ambiente et Odora SLren kanpo aholkularitza jasoko du, sektorean 15 urte baino gehiago daramatzan enpresa.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.