El Pobaleko burdinolak, Uraren Munduko Eguna eta Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, “Basotik burdinolara” bisita tematikoa antolatuko du, martxoaren 20 eta 27an, bi saiotan, 11:00etan eta 12:00etan.
Uraren Munduko Eguna eta Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, Nazio Batuen Erakundeak 2021. urterako lelo hauek proposatu ditu: Baloratu dezagun ura eta Basoa zaharberritzea: berreskuratzeko eta ongizaterako bidea. Horregatik, egun hau ospatzeko, “Basotik burdinolara” heldu zein haurrei zuzendutako bisita tematikoa antolatuko du El Pobalek, non baliabide natural horiek burdinaren industriarekin eta errotagintza tradizionalarekin duten lotura estua azpimarratuko den.
Gainera, Barbaduneko ertzetako zuhaitzak berreskuratzeko asmoz, hainbat ale landatuko dira familia giroan. Egur-ikatza lortzeko prozesua hobeto ezagutzeko asmoz txondorra ere piztuko da eta, azkenik, Natxo Landeta eta Santi Monreal aizkolari muskiztarren zuzeneko erakustaldia izango da.
Doako jarduera da eta parte hartzeko erreserba egitea beharrezkoa da elpobal@bizkaia.eus emailaren bidez edo 629271516 telefonoan.
![]() |
Uraren eta Basoen Munduko Eguna, El Pobalen. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.