miércoles, 17 de marzo de 2021

“Udaberria Euskaraz” itzuli da Galdamesera

Galdamesko Udalak herriko haurrentzako “Udaberria Euskaraz” ekimena berreskuratuko du, bertako txikien artean euskarazko kultura‐jarduerak sustatzeko asmoz.

Indarrean dauden osasun‐neurri guztiak errespetatuz, “Udaberria Euskaraz” adin‐taldeen araberako tailer eta ludoteketan banatuko da, eta ordutegi ezberdinak izango dira. 2009 eta 2014 artean jaiotako haurrek tailerrez gozatu ahalko dute larunbat goizetan, 11:30etik 13:30era; eta, 2014 eta 2018 artean jaiotakoek, berriz, larunbat arratsaldeetan, 17:00etatik 19:00etara.

“Udaberria Euskaraz” apirilaren 10ean, 17an eta 24an izango da; maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an; eta ekainaren 5ean, 12an, 19an eta 26an. Jarduera guztiak euskal monitoreen gidaritzapean egingo dira, harremanetarako hizkuntza bakarra euskara izango baita. Segurtasun handiagoa lortzeko, haurrak bost pertsonako talde itxietan banatuta egongo dira, eta talde bakoitzak arduradun bat izango du.

Udalerrian erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna, eta izena emateko epea martxoaren 22an amaituko da. Izen‐ematea online, inprimaki baten bidez, egin beharko da. 15 euro kostako zaie erroldatutakoei, eta erroldaturik ez daudenei 30 euro. Izena emandakoen kopuruak plazen kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da martxoaren 25ean.

Familia guztiek beharrezko dokumentazio guztia jasoko dute
programaren funtzionamenduari buruz eta "Udaberria Euskaraz" ekimenean hartu beharreko osasun-neurriei buruz.

Izena emateko inprimakia, hemen.


Ekimenaren kartela

 


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes