Muskizko Udalak Kilkerra udal-ludotekako ateak irekiko ditu, pandemiaren ondorioz urtebetez itxita egon ostean. 2010 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrek jaso ahalko dute zerbitzu hori ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta ez da beharrezkoa izango izena ematea. Pandemiaren garapena aintzat hartuta, udal-zerbitzu hau erabiltzeko egunak areagotu daitezke.
Ludoteka 20 haurrentzako edukiera izango du, erabilitako material guztiak desinfektatuko dira eta musukoa une oro erabiliko da. Horrez gainera, debekatuta dago jatea eta edatea, eta eremua etengabe aireztatuko da.
Aipatu beharra dago Gazteguneak tailer-gela irekiko duela, ludotekaren alboan, eremu erabilgarria handiagoa izan dadin.
![]() |
Muskizko udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.