Muskizko El Pobaleko Burdinolak eta Muñatones Gazteluak Aste Santu eta Pazko-asterako ekintza programa aurkeztu dute, familiarekin oporrak gozatzeko.
El Pobaleko Burdinolaren gabia larunbatero abian jartzean da, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Ordutegi hori mantentzeaz gain, apirilaren 2an, ostiralean, erakustaldi bereziak eskainiko dira, eta mailua martxan ikusi ahal izango da.
Apirilaren 6an Muñatones Gaztelua irekiko da, familiarekin edo aisialdiko koloniekin datozen 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egokitutako bisita eskainiz. 10:00etatik 14:00etara izango da bisitaldia, eta euro bateko prezioa izango du.
Hurrengo egunean, apirilak 7, museoko egurrezko labe tradizionaletan txoripanak egiteko tailerra izango da, eta asteazkenean, apirilak 8, bertako produktuekin prestatutako pizza egiten ikasteko tailerra. 11:00etatik 13:30etara izango dira bi jarduerak eta bakoitzak 2 euroko prezioa izango du.
Horrez gainera, apirilaren 3, 6, 7, 8, 9 eta 10ean burdinola zabalik izango da arratsaldez ere, 16:00etatik 19:00etara, eta orduro bisitaldi gidatuak eskainiko dira.

Ekintza hauetako batean parte hartzeko edo bisitak egiteko erreserba egin behar da, 629271516 telefonoaren edo elpobal@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bitartez.
![]() |
Aste Santu eta Pazko-asterako ekintza programa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.