Muskizko Udalak aparkaleku berriak egingo ditu Sobalbadun etxe-multzoan, eta bertako ezponda zein zuhaixkak kenduko ditu (azoka zaharra egiten zen aparkalekuaren ondoan), inguru horretan etengabe sortzen diren zikinkeria-arazoak saihesteko asmoz. Udalak 80.000 euro baino gehiago inbertituko ditu lan hauetan.
Zehazki, bertan dauden zoladura eta zintarri prefabrikatuak kenduko dituzte eta aipatutako ezponda hondeatuko da, euri-urak eraberritzeaz gain. Ekintza horren bidez, espazio horretan 5 aparkaleku izatetik 10era handitu da, inguru horretan dagoen aparkaleku-beharrari erantzuna emanez. Gainera, zikinkeria-arazo bat ere konponduko da; izan ere, ezponda hori malda handiko gune baztertua denez, zabor asko pilatzen da bertan eta zaila da mantentze-lanak ondo egitea.
![]() |
Muskizko udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.