miércoles, 24 de febrero de 2021

"Zuhaitz Eguna" Abanto-Zierbenan

Abanto-Zierbenako Udalak "Zuhaitz Eguna" ospatuko du datorren igandean, otsailak 28, Gallarta Zaharra Parkearen ondoan 50 zuhaitz landatuz.

Egun berezia izango da, familian igarotzekoa. Goizeko 10:30etan "La Chula" aldapako pergolan, El Campilloko igoeran, hasiko da zuhaitz landaketa.

"Udalerriko kolektiboekin elkarlanean, herritarrei irekitako landaketa egingo dugu. Pandemiaren eraginez, 60 lagunentzako mugatu da, eta espazio zein talde ezberdinetan banaturik egongo gara. Landatu beharreko espezieak bertakoak izango dira beti", jakinarazi du Roberto Galindez Abanto-Zierbenako Ingurumen eta Iraunkortasun zinegotziak.

Horrez gain, familiek beste jarduera batzuk ere izango dituzte, hala nola haurrentzako ipuin kontaketa. Ekitaldia hamaiketako moduan txoripana janez amaituko da.

"Haritz arruntak landatuko ditugu, gaztainondoak edo lizarrak, familia-jarduera maitagarria izango da, eta, gainera, badakigu parte hartzen duten haurrak adi egongo direla zuhaitz horien hazkuntzari. 25 minututan bete ditugu Zuhaitz Egunaren plazak", azaldu du Roberto Galindezek.

Zuhaitz Eguna otsailean eta martxoan zehar ospatuko da; izan ere, lehen aldiz Meatzaldea Ekoetxearekin elkarlanean antolatutako bigarren jarduera bat izango da, udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat.

"Udalerriko ikasleekin landaketa bat egingo dugu leku berean, segurtasun-neurriak ere zorroztuz, gehienez 22 ikaslerekin. Udalak zuhaitzak, landatzeko materialak eta 3 ingurumen agente jarriko ditu ikasleei zuloak egiten eta espezieak landatzen laguntzeko", azaldu du Galindezek

Abanto-Zierbenako Udalaren logoa.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes