jueves, 11 de febrero de 2021

Meatzari Aretoak hainbat jarduera izango ditu otsailean eta martxoan

Muskizko Meatzari Aretoak hainbat ikuskizun eskainiko dizkie herritarrei otsailean eta martxoan zehar, segurtasun neurri guztiak betez.

Otsailaren 20an, 19:00etan, “El Pacto” taldeak rock klasikoz beteko du aretoa. Sarrerak 12 euroko prezioa izango du. Ondoren, 27an, antzerkiaren txanda izango da, “Dèja Vù” ikuskizunarekin, zirkutik gertu dagoen obra. Emanaldia 19:00etan ere izango da.

Martxoaren 6an, Tanttaka taldeak “Deje su mensaje después de la señal” eskainiko du, eta, 27an, ¡Ese no! komeria aurkeztuko dute Banarte taldekoek. Sarreren prezioak 10 eta 18 euro artekoak izango dira.

Aurten ez da abonurik eskainiko baina beherapenak izango dira: beste ikuskizun batzuetarako edo zinemarako sarrerak oparituko dira. Adibidez, ikusle batek “Dèja Vù” ikuskizunetako sarrera bat erosita, zinemarako gonbidapen bat eskuratuko du; eta “Deje su mensaje” antzezlanarekin batera, ¡Ese no! ikuskizunerako gonbidapena.

Sarrerak ekitaldiak hasi baino lehenago eskuratu ahal izango dira txarteldegian bertan, baita https://meatzariaretoa.sacatuentrada.es/eu webgunearen bitartez ere. Sarrerak online erosten dituztenak txarteldegira hurbildu beharko dira beherapenak eskuratzeko.


Otsaileko eta martxoko programaren azala


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes