El Pobaleko burdinolak heldu zein umeentzako jolas eta kultura jarduerak antolatuko ditu otsailean zehar: Bizkaiko burdinolei buruzko erakusketara bisitaldia, talo tailerra eta forjaketa lanak ikasteko aukera.
Otsailaren 13an eta 27an “Errementariaren etxean jolasten” tailerra izango da, 8 urtetik gorako neska-mutilentzako. Ekintza honetan, parte-hartzaileek, errementariaren laguntzaz, burdina forjatzen ikasiko dute olako sutegian. Umeentzako sarrera doakoa da, baina helduek 1,5€ ordaindu beharko dute.
Hilaren 21an, igandea, talo tailerra prestatuko da. Ogi tradizional honen historia ikasi, zuzenean bere prestakuntza ikusi eta ondoren dastatu ahal izango da. Gainera, El Pobaleko errota bisitatu ahalko da. Parte hartzeko helduek 1,5€ ordaindu beharko dute; umeentzat doakoa da.
Otsailaren 28an, El Pobaleko burdinolan dagoen “Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón” erakusketak ezkutatzen duen dokumentazioa, argazki eta ikusentzunezkoen inguruko azalpena eskainiko da, eguerdiko 12:00etan. Jarduera hau doakoa da.
Jarduera guztietarako izena ematea beharrezkoa da (elpobal@bizkaia.eus / 629 271 516), taldeak murriztuak direlako.
Gogoratu beharra dago, larunbatero gabia martxan ikusi ahal dela, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Gainera, Barbadun ibaiko ibilbidea El Pobaleraino egiten dutenek burdinola ezagutzeko 15 minutuko doako bisitaldia izango dute, asteartetik igandera arte, 10:00etatik 14:00etara, herriko konfinamendua irauten duen artean.
![]() |
El Pobaleko Burdinola, 2021eko otsaila. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.