miércoles, 3 de febrero de 2021

Agate Deuna birtuala, Muskizen

Nahiz eta Covid-19aren eraginez jarduera sozial zein kulturalak mugaturik egon, Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuak ez du Agate Deuna albo batera utzi nahi, horregatik, udalerriko musika elkarteek eta hezkuntza zentroek egindako bideo batzuk sarean zabalduko dira, aurten ere antzinako tradizio hau herrian ospatzeko.

Euskara Zerbitzuak zenbait bideo grabatu ditu eta bideo horietan udalerriko hainbat musika elkartek hartu dute parte, zehazki, Txikiteroek, Denbora Kolpekak eta Jarraitzen Duguk. Era berean, Muskizko Ikastolak, San Juan Ikastetxeak, Cantarrana Eskolak eta Somorrostro Irakas-guneak ere parte hartu dute ekimen honetan. Bideoak Muskizko Udaleko eta herriko Euskara Zerbitzuko sare sozialen bitartez zabalduko dira gaur eta bihar, otsailak 3 eta 4.


Muskizko udalaren logoa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes