miércoles, 13 de enero de 2021

Zierbenako KZgunea orain Kultura Etxean

Zierbenako KZguneak ateak ireki ditu bere kokapen berrian, Kultura Etxean, hilabete honetarako hainbat ikastaro eskainiz.

Ikastaro horien artean “Informatika hodeian” dago, “hodeia” zer den erakusteko. Klaseak urtarrilaren 18 eta 19an izango dira. Urtarrilaren 20 eta 21ean Gmail ikastaroa antolatuko da, posta elektroniko hau ezagutzeko. Hilaren 22tik 25era Google Drive tailerra izango da, artxiboak bildu eta partekatzeko tresna gomendagarria. 26an eta 27an hodeian zure argazkiak antolatzeko “Google Argazkiak” ikastaroa emango da. Amaitzeko, hilaren 28 eta 29an zure argazkiak smartphonearekin ukituak ematen ikasteko tailerra egongo da.

Ikastaro guztiak 4 ordukoak izango dira, doakoak, eta 11:00etatik 13:00etara emango dira, gaztelaniaz.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko Kultura Etxera deitu daiteke (946366007), posta elektroniko honetara (tutor.zierbena@kzgunea.net) e-posta bidali, edo www.kzgunea.eus webgunea bisitatu.

Gogoratu beharra dago KZgunea urtarrilaren 18tik 29ra informazio orokorra, izapideak edo aurrez aurreko tutoretzak 9:00etatik 13:00etara eskainiko dituela bakarrik eta bertara joateko hitzordua eskatu beharko dela www.kzgunea.eus/cita-previa webgunean edo 945 062 555 telefonoan. Izapideak sinatzeko bakoitzak bere boligrafoa eraman beharko du.


Ikastaroak doan KZgunean. Argazkia: zierbena.net.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes