lunes, 11 de enero de 2021

Udalak Agenda 2030eko Ekintza Planean parte hartzera animatzen ditu muskiztarrak

Tokiko Agenda 2030eko Ekintza Plana sortzeari ekin dio Muskizko Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez. Horretarako muskiztarrek, elkarteek eta kirol klubek helarazten dituzten ekarpenak kontuan hartuko ditu, hemendik 8 urtera Muskiz zer izatea eta nolakoa izatea nahi den jakiteko, betiere "Garapen Jasangarriko Helburuak" erreferentziatzat hartuta. Gizartean, ekonomian eta ingurumenean giza garapena bultzatzea da planaren helburua.

Herriko gune estrategikoetan postontziak instalatuko ditu Udalak. Bertan, hilabete hasieran Udaleko hileko aldizkariarekin batera, muskiztar guztiek euren etxeetan jaso dituzten galdetegiak aurkeztu ahal izango dituzte, ondoren beren iritzi zein ekarpenak jasotzeko. Buzoiak hurrengo astearen erdialdetik aurrera instalatuko dira Udaletxean, Kiroldegian, Kultura Etxean, Gaztegunean, KZgunean eta Eguneko Zentroan. Auzotarrek hilabete bateko epea izango dute euren ekarpenak aurkezteko. Horretaz gain, galdetegi elektronikoetan oinarritutako foroa ere izango da.

COVID 19aren pandemiak eragindako egungo egoera kontuan hartuz, hainbat bidetatik jakinaraziko da prozesu parte-hartzaile osoaren antolakuntza. Era berean, Muskizko Udalak Agenda Blog bat ere sortu du (https://sites.google.com/view/agenda2030localmuskiz/inicio) prozesu honi buruzko informazio guztia zabaltzeko.


Ekimenaren txostenaren azala.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes