Ogi Eguna bertan behera geratu den arren, Galdamesko haurrek aukera izango dute Olentzero agurtzeko. Ekitaldia abenduaren 23an izango da, arratsaldean, San Pedro frontoian.
Aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi Galdamesera hurbilduko dira, baina ekitaldiak oso ezaugarri bereziak izango ditu, bizi dugun alarma‐egoerara egokitzeko. Mari Domingik Olentzeroren istorioa kontatuko du, ikazkinaren zain izango diren haurrak animatuz. Gazteenek eserita egon beharko dute, haien eserlekuetatik altxatu gabe. Horrela, Gabonetako protagonistak ikusteko ilarak ekidingo dira. Ondoren, Olentzero galtzagorriekin batera helduko da, eta haien laguntzaz, bertaratzen diren haurrei opari bana emango die. Umeak ezin izango dira Olentzerorengana hurbildu, baina ikazkina eserlekuz eserleku igaroko da pertsona guztiak agurtzeko eta haien gutunak jasotzeko.
Bi saio antolatuko dira frontoian, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan. Horrela, haur guztiek izango dute aukera Olentzero ikusteko. Jarduera hau 12 urte baino gutxiagoko eta Galdamesen erroldatutako umeentzako da.Bisitarako izena ematea ezinbestekoa izango da. 688755789 telefonora deitu beharko da, abenduaren 10etatik 16ra, eta haur guztiek pertsona heldu batekin joan ahal izango dira.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.