Muskizko Udalak herrian bizi diren pertsona nagusientzat suteak ekiditeko zerbitzua eskaintzen jarraituko du. Aurten 165 etxebizitzatan instalatuko dira suteak prebenitzeko sistemak, eta sua detektatzeko 198 aparatu egongo dira funtzionatzen.
2015. urtean instalatu ziren lehenengoz sistema hauek eta ordutik emaitza oso positiboak izan ditu. Auzotarrentzako doako zerbitzua da, eta ke-detektagailuak instalatzean eta etxebizitzatik ateratzeko krokisak egitean datza, pertsona nagusien segurtasuna eta euren inguru hurbilean izan dezaketen autonomia handitzeko helburuz.
Aurten bisitatutako 18 etxebizitzetatik 14 etxeetan ke detektagailu bana instalatu da; hiru etxebizitzatan, bina; eta beste batean, hiru. Ke detektagailu osagarriak instalatzerakoan etxebizitzetako neurriak eta banaketak hartu dira kontuan. Guztira, 2020an 23 ke-detektagailu instalatu dira.
Muskizko Udalak urteko 11.900 euroko (BEZ barne) aurrekontua dauka ekimen honetarako. Pertsona nagusi asko bakarrik bizi dira euren etxeetan eta beste kasu askotan beste pertsona nagusi batzuek lagunduta. Hori dela eta, hainbat neurri eramango dira aurrera, besteren artean, etxebizitzaren inguru fisikoarekin lotutako alderdiak aztertzea; gas, galdara, aireztatze, berogailu eta abarretako instalazioen egoera txarrak eragin ditzakeen arrisku fokoak identifikatzea; ke-detektagailuak instalatzea; eta pertsona nagusi hauen autonomia eta mugikortasun galerak eta galera kognitibo eta sentsolarialak baloratzea.
Pertsona nagusien udal behatokiaren barruan dago programa hau, zeinak etxebizitzetako segurtasun beharrak hautemateaz gain, gizarte motako premia pertsonalak ere detektatzen ditu. Enpresak jasotako eta gizarte langile batek iragazitako informazioa gizarte zerbitzuetara iristen da, eta bertan baloratu egiten da pertsona horrek etxez etxeko zerbitzua edo gisa horretako beste laguntzaren bat behar duen.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.