miércoles, 16 de diciembre de 2020

Muskizek Gabon desberdinak baina ilusioz betetakoak izango ditu

Muskizko Udalak Gabonetako ekintzak egungo egoerara egokitu egin ditu, herriko txikiek ilusioz, eta, batez ere, segurtasunez, aurten ere Gabonez gozatu ahal izateko. Gauzak horrela, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak ez dira faltako Meatzari Aretoan.

Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 21etik 23ra, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara; eta ostegunean, 24an, goizean, 11:00etatik 14:00etara, izango dira Meatzari Aretoan. Errege Magoak, berriz, urtarrilaren 3an eta 4an egongo dira, 17:00etatik 20:00etara; eta asteartean, 5ean, 11:00etatik 14:00etara.


Gainera, datorren ostiral honetan, Alex Txikonen “La montaña desnuda” dokumentalaz gozatu ahalko da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da. Gospel saioak maite dituztenentzat, berriz, larunbatean, abenduaren 19an, SPRIT taldearen ekitaldia antolatuko da eta 10 euroko prezioa izango dute sarrerek. Abenduaren 20an, etxeko txikienek “Olentzeroren zaku magikoa” haur antzezlanaz gozatu ahalko dute, eguerdiko 12:00etan, eta, kasu horretan, 3 euroan salduko dira sarrerak. Gogoratu beharra dago, jarduera guzti hauetan mugatuta egongo dela aforoa.

Aurten ere, Gabonetarako ekintza desberdinak prestatuko dituzte Gazteguneko arduradunek, besteak beste, ostiral honetan, ihes jolasa egongo da eta 23an YouTube tailerra. Abenduaren 29an, berriz, teknologia tailerra eskainiko da eta urtarrilaren 5ean, FIFA txapelketa. Horretaz gain, abenduan eta urtarrilean, ohi bezala, zinema eskainiko da Meatzari Aretoan.

Muskizko Udaleko Gabonetako egitarauaren azala.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes