Muskizko Udalak enplegu plan berria jarri du abian, Lanbiderekin lankidetzan. Herriko iraupen luzeko 24 langabetu kontratatu dira, 6 hilabetez, eta % 75eko lanaldian.
Programa honetarako Lanbidek 280.843,93€ inbertitu ditu eta Muskizko Udalak 49.131,99€. Gauzak horrela, parte hartu ahal izateko, autagai guztiak zerbitzu publikoko enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egon dira. Lanbidek zerrenda bat osatu du izena eman duten eta laneratzeko zailtasun gehiago dituzten hautagaien artean, eta, ondoren, Forlan Toki Garapeneko Agentziak, Udaleko sail bakoitzeko arduradunekin batera, enplegu programarako egokienak iruditzen zaizkion hautagaiak aukeratu ditu.
Kontratatu diren pertsonek administrazio lanak, informatika lanak, mantentze lanak eta gizarte zerbitzuekin lotutako lanak egingo dituzte. Lanean hasteko data abenduaren 31a baino lehenago izatea erabaki da, eta gazte planaren kasuan (30 urtetik beherakoak) abenduaren 18aren aurretik.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.