miércoles, 2 de diciembre de 2020

Herriko merkataritza laguntzeko plana egingo du Muskizko Udalak

Covid-19aren pandemiaren eraginez sortutako krisi ekonomikoaren ondorioz, egoera ahulenean dauden pertsonak laguntzeko plana sortzen ari da Muskizko Udala. 3 lan ildo nagusi jorratuko dira krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko eta udalerrian erostea sustatzeko.


Lehenengo, Muskizko Udalak 70.000 euro bideratuko ditu ostalaritzari itzuli beharrik gabeko laguntzak emateko, baldin eta euren jarduera establezimendu finkoetan garatzen badute, jendearentzako irekita, eta ohikotasunez eta modu profesionalean bertan kontsumitzeko janari eta edariak eskaintzen badituzte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza hau Eusko Jaurlaritzako laguntzen osagarria da eta banaketa irizpide berak izango ditu. Gauzak horrela, Muskizko 1 eta 3 langile arteko establezimenduek 800 euro jasoko dituzte; 4 eta 10 langile artekoek, 1.100 euro; eta 10etik gorakoek, 1.400 euro.

Herriko merkataritza sustatzea da bigarren lan ildoaren helburua. Muskizko Udalak 40.000 euro zuzenduko ditu Denda Bonu berrian, iaz baino 30.000 euro gehiago. Bonuetan adierazten denaren bikoitza gastatu ahalko da, hau da, bonua 20 eurokoa baldin bada, muskiztarrek 40 euroko erosketak egin ahal izango dituzte. Honela, Muskizko herritarrek % 50eko beherapena izango dute euren erosketetan. Ekimen honetan parte hartzen duten saltokiek eurek bonuak saltzea aztertzen ari da Udala.

Azkenik, Muskizko Merkatarien Elkarteari 6.000 euroko laguntza emango dio Udalak, herriko merkatariek euren bezeroen artean maskarak banatzeko.


Muskizko Udalaren logoa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes