Gaur San Martin da, olagizonen patronoa, eta El Pobaleko burdinolak eguna ospatzeko bi jarduera antolatuko ditu: Bisita gidatu tematikoa eta talo tailerra.
Datorren larunbatean, hilak 14, goizeko 11:00etan eta 12:00etan, bisita gidatu tematikoak antolatuko dira El Pobaleko burdinolan. San Martin egunak burdinoletako lan-denboraldiari hasiera ematen zion, gure iraganean hain garrantzitsua izan zen lanbidea. Honi buruz beste hainbat bitxikeri ezagutzera emango dira bisita gidatuan zehar eta gabia martxan ikusteko aukera izango da. Gainera, doako jarduera da.
Igandean, azaroak 15, eguerdiko 12:00etan, El Pobaleko errotarekin erlazionaturik dagoen jarduera egingo da: talo tailerra. Jarduera honetan taloaren historia ezagutzeko eta ogi hau egiten ikasteko aukera izango da. Ondoren, egindako taloa hamaiketako gisa dastatuko da txistorrarekin batera. Ekintza honek 1,50€-ko prezioa izango du helduentzat. Umeentzako doakoa da.
Parte hartzeko erreserba egin behar da elpobal@bizkaia.eus emailaren edo 629 27 15 16 telefonaoren bidez.
![]() |
San Martín Eguna, El Pobalen |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.