viernes, 20 de noviembre de 2020

Muskiz, Euskaraldiarekin bat

Muskiz Euskaraldira batu da, herrian euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Udalak auzotarrak, elkarteak, kirol klubak, hezkuntza zentroak… gaurtik, azaroak 20, abenduaren 4ra egingo den ekimen honetan parte hartzera animatzen ditu.

Aurten dagoeneko 170 pertsona baino gehiagok eman dute izena, eta interesa duten 16 urtetik gorako muskiztarrek apuntatzeko aukera daukate oraindik www.izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bitartez.

Egungo egoera dela eta, Muskizko Udalaren Euskara Zerbitzua online lan egiten ari da, bilerak antolatzen eta herriko eragile desberdinak biltzen dituen bideo bat eginez, euskararen erabilera bultzatzeko, herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara sektore desberdinetara zabaltzeko asmoz. Bideo honetan euskal egileen hainbat lan irakurtzen agertzen dira muskiztarrak, adibidez, Gabriel Arestiren, Kirmen Uriberen edo Karmele Jaioren obra batzuk. Guztira 73 grabaketa bildu dira.

Ekimenarekin bat egingo duten muskiztarrek Gaztegunean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara eskuratu dezakete bere txapa. Gainera, gaur, informazio mahaia izango da Meatzari plazan eta bertan ere txapak lortu ahal izango dira. Bi bide hauetatik txapak hartu ezin dutenek Euskara Zerbitzura jo dezakete eta beste modu batean helaraziko zaizkie.


Euskaraldiko txapak. Argazkia: Muskizko Udala.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes