Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak, Sopuertako Udalarekin batera, bizikletaren mekanikan hasteko tailerra antolatuko du datorren larunbatean, azaroak 7, Tokiko Agenda 21en babesaz.
Jarduera Cepedaren monumentuaren plazan (La Baluga auzoa) izango da eta hiru ordutegi izango ditu, adinaren arabera. 18 urtetik gorakoentzat goizeko 10:00etan hasiko da, eta, jarraian, 11:00etan eta 12:00etan, 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izango da.Tailerrak 45 minutu inguruko iraupena izango du, eta bertan honako gai hauek jorratuko dira: bizikletaren anatomia, bizikletaren transmisiorako aholkuak eta funtzionamendua, zulo bat konpondu, etab.
Plazak oso mugatuak dira eta Eusko Jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko iragarri dituen murrizketak betetzen direla zainduko da.
Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea enkarterrialde.eus webgunearen bidez edo hemen.
![]() |
Txirrindulari taldea bizikletan ibiltzen. Argazkia: Encartaciones / Enkarterri |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.