Sopuertako Udalak, Enkarterrialde landa-garapenerako elkartearekin lankidetzan, etxeko olioa birziklatzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko kanpaina abian jarriko du bihar, azaroak 26, eta horretarako ontziak banatuko ditu.
Zehazki, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara ontzi berdeak banatuko dituzte Santa Ana auzoko autobus geltokiaren alboan dagoen makinaren ondoan jarriko den karpan. Etxebizitza bakoitzeko ontzi bat emango zaio bertara gerturatzen den orori, etxean erabilitako olioa birziklatzeko egin beharreko pausoei buruzko informazioa emateaz gainera.
Ekimen honen helburu nagusia etxeko olio erabilia birziklatzen laguntzea da, eta herritarrak animatzea Sopuertan duela urte batzuk instalatu zen zerbitzu hori erabiltzera.
Olioa hodietatik edo komunetik behera isurtzeak estolderia buxatzen eta zikintzen du horregatik, Udalak eta Enkarterrialdek birziklatzera gonbidatzen ditu herritarrak.
![]() |
Kanpainaren kartela |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.