Galdamesko Udalak “Norberak bere gela: curriculum ezkutuak” izeneko proiektuarekin aurrera jarraituko du azaroan zehar. Udalerriko emakumeen arteko topaketa hauen helburua pertsona bakoitzaren eta taldearen garapenerako espazioak sortzea da, bertan parte hatzen duten emakumeen istorioari dagokion balioa emateko.
Covid-a dela eta gaur egun dauden osasun‐neurriek aukera ematen badute, azaroaren 7an eta 28an proiektuaren hurrengo saioak egingo dira, aurrez aurre, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 10:00etatik 13:30era.
Parte-hartzaile bakoitzak koaderno bat jaso du dagoeneko, proiektuan lanean hasi ahal izateko. “Norberak bere gela” garapen pertsonalerako gunea da eta erreferentzia egiten dio Virgina Woolfen lan baten izenburuari. Lan horretan azpimarratzen zen emakumearen autonomia oso garrantzitsua zela, baita hausnartzeko tokia eta denbora izatea ere. Hausnarketa, autoestimua indartzea, esperientziak, jakintzak zein nahiak partekatzea, eta desberdintasunak errespetatzea dira proiektu honek nabarmentzen dituen zenbait balio.
Orain arte, 8 emakumek parte hartu dute Kontxi Lopezek antolatutako tailer hauetan. Kontxi Lopez Gizarte Lanean diplomaduna da eta autoezagutzaren, sexualitatearen eta giza harremanen inguruko masterra du, beste titulazio batzuen artean. Galdamesek zenbait urte daramatza era honetako topaketak antolatzen eta emakumeen artean harrera oso ona izan du beti. Are gehiago, konfinamenduan zehar, proiektuak aurrera jarraitu du, plataforma digitalen bidez egindako bilerekin.
Topaketak dagoeneko hasita badaude ere, datozen asteetan emakume gehiagok ere parte hartzeko aukera izango dute.
Partaideek jasotako koadernoak. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.